Gastronomia maite dugu
Donostiako Alde Zaharraren bihotzean dagoen delicatessen denda bat gara.
Gourmet sektorea maite dugu, eta gure interes berdina daukan jendearekin ezagutzak partekatzen ditugu. Horren ondorioz, gure dendarako produktu gastronomiko bikainenen aukeraketa bat egin dugu..
Zapore Jain, kalitate goreneko gutizia eta berezitasun sorta eskaintzen dugu, hala nola, ezkur urdaiazpiko iberikoa eta bere eratorriak (paleta, solomoa, txorizoa…), arrain kontserbak eta mariskoa, foie gras eta pateak, kontserba begetalak, gaztak, ardoak, sagardoak…
Gure berezitasuna ezkur-urdaiazpiko iberikoa labanaz moztea da, dendan bertan edo kanpoko ekitaldietan (feriak, ezkontzak, inaugurazioak…).
Bestetik, eta batez ere urte amaierako jaietan, geure dendatik aukeratutako produktuekin egindako oparitarako otzara eta boltsa sortak egiten ditugu.
Gastronomia eta errestaurazioa maite duten bi pertsonek topo egin zutenean sortu zen Zaporejai, Aurkene Etxaniz eta Sylvain Foucaud.
Goi mailako elikaduraren sektorean esperientzia handia daukagu biok, eta bakoitzak gourmet produktuei buruzko ikuspegi propioa eskaintzen dio proiektuari. Horri esker, gure bezero guztiei hurbileko tratu pertsonala eskaintzeko aukera daukagu. 2007tik hona gure proiektuarekin bat egin duten bazter guztietako bezeroek hori baieztatzen dute. Mila esker zuen babesagatik, beste behin ere!