Lege oharra

www.www.zaporejai.com web gunearen titularra Zaporejai da. IFK-C.I.F hau daukana: B 20954269 eta helbide sozial hau: San Jeronimo kalea, 21, 20003 Donostia – San Sebastian, Gipuzkoa, eta notifikazioak jasotzeko helbide berdina, Merkataritza Erregistroan izena emandakoa.

www.www.zaporejai.com gunea erabiltzea debaldekoa da. Informazio legal hau osatzen da Zaporejai web gunearen salmenta baldintzekin. Zaporejairen eskaintza eta produktuen informazioa eskaintzeko asmoarekin egindako orria da, eta baita web bidez eskainitako produktuak erosteko aukera eskaintzeko.

Zaporejairekin kontaktuan jartzeko erabiltzaileak helbide honen bidez komunikatu ahal izango dira: info@zaporejai.com

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Erosketa baldintza hauek espainiar legediaren arabera interpretatu eta beteko dira. Baldintza hauetatik eratorritako edozein auzitarako, bi aldeak dagokien auzitegi eta epaitegien jurisdikzio eta konpetentziara sumetituko dira.

Baldintza orokorrak

Web orri honen jabea den Zaporejaik dokumentu hau jartzen du erabiltzaileen eskura, Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 legean aipatzen diren betebeharrak betetzeko. Erabiltzaileek onartzen dute web orri hau erabiliko dutela euren erantzukizunpean bakar-bakarrik, eta konprometitzen dira Zaporejairen edo bere taldeko beste edozein elkarteren irudia, izen ona eta beste edozein eskubide errespetatzera web orri hau erabiltzen dutenean.

Web orri honen jabea Zaporejai enpresa da, eta bere identifikazio datuak hauek dira:

Izen soziala: Zaporejai

IFZ-N.I.F. – B 20954269

Helbide soziala: San Jeronimo kalea 21, Donostia – San Sebastian, 20003, Gipuzkoa

Erabiltzaileak euren ekintzen arduradun bakarrak dira, web orriko informazioa ikusterakoan, bertan nabigatzerakoan edota nabigatu ondoren.

Zaporejaik beharrezkoa ikusten duenean web orriko edukiak berritzeko eskubidea gordetzen du beretzat, eta baita hauek ezabatu, mugatu edo sarrera debekatzekoa, aldi baterako edo betirako. Edukien erabilpen txarra egin edota dokumentu honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten erabiltzaileei sarrera debekatzeko eskubidea ere beretzat gordetzen du Zaporejaik.

Web orri honetan agertzen informazioa dibulgaziorako da, eta orientatzailea, bai bere helburuetan eta baita bere ondorioetan ere. Honegatik, Zaporejaik ez du erantzukizunik hartzen web orrian egon litezkeen zehaztasun faltek erabiltzaileetan eragin lezaketen kalte edo deserosotasunetan.

Datuen babesa

Erabiltzaileak konprometitzen dira web orrian fede onez nabigatu eta edukiak ere modu horretan erabiltzera.

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, datuak konfidentzialtasun handienarekin erabiliko dira, eta Zaporejairen jabetzan dauden fitxategiak osatuko dituzte, hauek kudeatu eta erantzunak eman ahal izateko, eta baita erabiltzailearen eta Zaporejairen arteko kudeaketa komertzialetarako, eta email bidez bidaltzeko Zaporejaik egindako salmentak, erosketak entregatzeko, eta eroslearen interesekoak izan daitezkeen eskaintzak bidaltzeko. Suposatzen du baldintza orokor hauek onartzea, eta Zaporejai baimentzea eskainitako datu pertsonalak erabiltzeko.

Web orria bisitatzeko soilik, erabiltzaileek ez dute informazio pertsonalik eskaintzen eta ez daude derrigortuak hori egitera.

Web orria dagoen ordenagailuak cookiak erabiltzen ditu Zaporejaik emandako zerbitzua hobetzeko. Cooki hauek automatikoki instalatzen dira erabiltzailearen ordenagailuan baina hauei buruzko informaziorik ez dute gordetzen.

Zaporejaik ulertuko du datuak titularrak edo honek baimendutako norbaitek sartutakoak direla, eta zuzenak eta zehatzak direla.

Datuen babeserako indarrean dauden legeak betez, Zaporejaik erabiltzaileak eskaintzen dituen datuen araberako segurtasun neurri egokiak hartu ditu, eta gainera eskura dituen bitarteko eta neurri guztiak ipini ditu horiek galdu, txarto erabili, aldatu eta  baimenik gabe ikusi edo atera ez daitezen.

Sartze, errektifikazio, bertan behera uzte eta ukatze eskubideen gauzatzea.

Erabiltzaileen datuak

Erabiltzaileen ardura da euren datuak berritzea. Edozein momentutan, erabiltzaileak eskubide edukiko du bere edozein datutan sartu eta hauek zuzendu, bertan behera utzi eta ukatzeko, baita alta emateko orrikoak ere. Eskubide hau gauzatzeko erabiltzailea “Nire kontua” atalean sartu beharko da. Beraz, erabiltzailea bere datuen benetakotasunaren arduraduna da, eta Zaporejai ez da izango erabiltzaileen datu pertsonalen akatsen erantzule.

Cookien erabilpena

Gure web orria erabiltzeko beharrezkoa da cookiak erabiltzea (datuen fitxategi txikiak). Cookiak erabiltzen dira Zaporejaik eskainitako zerbitzua hobetzeko, baina ez dute erabiltzaileei buruzko informazio pribaturik gordetzen. Jasotako informazioa anonimoa da. Nahi baduzu, nabigatzailea konfiguratu dezakezu pantailan ohar bat jaso eta zeure disko gogorrean cookiak instalatzea debekatzeko. Mesedez, kontsulta itzazu zeure nabigatzailearen oharrak eta gidak informazio hau osatzeko.

Linkak edo hiperloturak

Web gune honek beste gune batzuen loturak edo erreferentziak eduki ditzake. Baina Zaporejai ez da arduratzen gune horien edukiez ezta horiek sor ditzaketen arazoez. Lotura hauek erosotasunagatik eskaintzen dira bakarrik. Gune honen loturaren bat sartu nahi duen hirugarren batek, gune honen jabearen baimena behar du. Gainera, lotura horiek baldintza hauek errespetatu behar dituzte:

(a) gune honen Home Page edo sarrerako orrira egin ahalko dira bakarrik loturak

(b) lotura bat ipintzeak ez du suposatuko inongo akordio, kontratu, babesletza ezta gomendiorik Zaporejai eta lotutako orriaren artean, bi aldeen arteko erlazio kontraktualak hala zehazten ez badu.

Edozein momentutan, Zaporejaik aurreko paragrafoan aipatutako baimena kendu ahal izango du, arrazoirik eman beharrik gabe. Halakoetan, lotura egin duen orriak berehala ezabatu beharko du, Zaporejaik baimena kentzeko jakinarazpena bidaltzen dion momentuan.

Baliogabetzea

Klausula hauetako bat baliogabe izendatuko balitz, besteek indarrean jarraituko lukete, eta aldeen nahiaren arabera eta haien helburuen arabera interpretatuko lirateke.

Zaporejaik dokumentu honetan aipatzen diren eskubide eta ahalmenak erabili gabe utz ditzake, eta horrek ez du esan nahiko horiei uko egiten dienik, edota kasu bakoitzean dagokion ekintzaren preskripzioa.

Erantzukizunak

Zaporejaik ez du bere egiten inongo erantzukizunik:

Erabiltzaileek web honetako eta bertan dauden web loturetako materialekin egin lezaketen erabilpenarengatik, jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen kontra.

Bilaketa tresnen funtzionamendu normal edo ezohikoak erabiltzaileengan eragin ditzakeen kalteengatik, web orriko sarrera eta edukien antolaketa eta kokapenarengatik, ezta web orriak edo programa batek eskaintzen dituen elementu teknikoen garapen edo instrumentalizioan sor  litezkeen errore edo arazoengatik.

Web gunean dauden loturetatik erabiltzaileak sar daitezkeen orrietan dauden edukiengatik, baimenduak izan ala ez. Hirugarrenen ekintzengatik edo hutsuneengatik, hirugarren hauek Zaporejairekin kontratu bidez lotuta baleude ere.

Adinez txikikoak webeko edukietara sartzeagatik. Hauen ardura euren guraso edo tutoreena da, eta eurek kontrolatu behar dituzte euren umeak edo euren kargura dauden adin txikikoak, edo interneten erabilpena mugatzen duten tresnaren bat instalatu,  horrela ekiditeko adin txikikoek (i) egokiak ez diren edukiak ikustea  edo (ii) gurasoen edo tutoreen baimenik gabe datu pertsonalak bidaltzea.

Zaporejai ez da erantzule izango halakoak gertatzen direnean:

Erabiltzaileak web gunean sartzeko eta euren datuak eskari orrietan sartzeko erroreak edo atzerapenak dituztenean,  eskaria konfirmatzea motel doanean ezinezkoa denean, edo interneteko sareek zoritxarrez eta goragoko arrazoiengatik dituzten akatsek sortutako bestelako edozein arazo, beti ere Zaporejairen fede onaren esku ez daudenak. 

Komunikazioetan, ezabaketetan eta bidalketetan egon daitezkeen akats edo arazoetan, ez baita ziurtatzen web guneko zerbitzu guztiak beti erabilgarri egongo direnik.

Erabiltzaileak web gunearen erabilera txarra egin duenean, edo fede txarrez jokatu duenean sortu diren akats eta kalteez.

Erabiltzaileak eskaria konfirmatzeko bidali duen emaila ez dabilenean edo erroreak ematen dituenean.

Kasu guztietan, Zaporejaik sortuko diren arazoak konpontzen ahalegintzeko konpromisoa hartzen du, eta arazoak azkar eta egoki konpontzeko erabiltzaileei behar den babesa eskainiko die.

Gainera, Zaporejaik eskubidea dauka denbora tarte zehatzetan eskaintza promozioak egiteko erabiltzaile berriek beren zerbitzuetan izena eman dezaten. Zaporejaik eskaintza horien aplikaziorako baldintzak aldatzeko eskubidea dauka, eta baita luzatzekoak ere behar den bezala komunikatuta, edo eskaintzan parte hartu duen edozein kanpoan uztekoa, normaltasunetik kanpo dagoen zerbait sumatuz gero, edo behar ez den zerbait egin edo jarrera ez oso etikoak dituztenean.

Erabiltzailearen ardurak

Gunearen erabilera ez zuzena: Zaporejaik gune hau sortu du bere aktibitatea ezagutarazteko eta bere zerbitzuetara sarbidea errazteko, baina ezin ditu kontrolatu baldintza hauetan zehazten diren erabilpenetatik kanpoko ekintzak; beraz, gunera sartzea eta bertako informazioa ondo erabiltzea ekintza hauek burutzen dituenaren ardura dira, eta Zaporejai ez da izango erabiltzaileak egindako erabilera txar, ez legal edo negligentzia horien arduraduna,  ezta erabiltzaileak zerbitzuez edota guneaz egiten dituen erabilera mota, baldintza, ezaugarri eta egoeraz baimendu gabeko hirugarrenek eduki dezaketen ezagutzaz. Gainera, Zaporejai ez da erantzule izango gunearen bitartez erabiltzaileak egindako edonolako komunikaziotan hirugarren baten pertsonalitatea ordezkatzeak ekar litzakeen kalteez.

 

Edukien erabilera: Zaporejaik fede onez eskaintzen ditu bere gunearen eduki guztiak. Dena dela, ezin du beregain hartu erabiltzaileek gunean sartzerakoan eta gunea erabiltzerakoan gunearen helburuetatik kanpo egindakoen ardurarik. Erantzukizun hori erabiltzailearena izango da.

 

Birusak: Zaporejaik konpromisoa hartzen du erabiltzaileari ziurtatzeko ez egotea gunean birusik, zizarerik, Troyako zaldirik edo bestelako elementu kaltegarririk. Hala ere, Zaporejaik ez du erantzukizunik edukiko halakoek erabiltzaileengan sor lezaketen kalteetan.

Modificación de las condiciones de uso

Zapore Jai  se reserva el derecho de modificar, en cualquier momento, la presentación y configuración del sitio web, así como las presentes Condiciones Generales. Por ello, Zapore Jai Ie recomienda al usuario leerlas atentamente cada vez que acceda al sitio web. El usuario siempre dispondrán de estas condiciones en un sitio visible, libremente accesible para cuantas consultas quiera realizar. En cualquier caso, la aceptación de las mismas será un paso previo e indispensable a la adquisición de cualquier producto disponible a través del sitio web.

Erabiltzeko baldintzak aldatzea

Zaporejaik edozein momentutan web gunearen aurkezpena eta konfigurazioa eta Baldintza Orokor hauek aldatzeko eskubidea dauka. Horregatik, Zaporejaik gomendatzen dio erabiltzaileari orrira sartzen den bakoitzean hauek irakurtzea. Erabiltzaileak baldintza hauek leku ikusgarrian edukiko ditu beti, nahi dituen kontsulta guztiak egiteko sarrera askearekin. Edonola ere, web gune honetan erosketaren bat egiteko baldintza hauek onartzea ezinbesteko lehen pausoa izango da.

Jabetza intelektuala

Zaporejaik web orriko eduki, diseinu eta datu-iturburuen eskubide guztiak dauzka. Batez ere web orrian agertzen diren argazki, irudi, testu, logo, diseinu, marka, izen komertzial eta datuenak, izaera enuntziatzailean baina ez mugatzailean.

Erabiltzaileei ohartarazten zaie, eskubide hauek Espainian eta nazioartean indarrean dauden jabetza intelektual eta industrialaren legislazioak babesten dituela.

Gainera, eta aurrekoa kaltetu gabe, web orri honen edukia programa informatiko kontsideratzen da eta, beraz, arloari dagokion Espainiako eta nazioarteko indarrean dagoen legediak ere eragiten dio.

Erabat debekatuta dago web orri honen eta bere edukien erreprodukzio partzial edo osoa, baita hiperlotura bidez ere, Zaporejairen aurretiazko idatzizko baimen zuzenik gabe.

Horrez gain, Espainiako eta nazioarteko jabetza intelektual eta industrialari buruzko indarrean dauden legediak betetzen ez dituzten kopia, erreprodukzio, moldatze, aldaketa, banatze, komertzializazio, komunikazio publiko edo/eta beste edozein ekintza debekatuta geratzen dira. Debekatua geratzen da baita ere web orriko edukiak erabiltzea Zaporejairen aurretiazko zuzeneko eta idatzizko baimenik gabe.

Zaporejaik informatzen du ez duela web orrian dauden edukien inguruko zuzeneko edo zeharkako eskubide intelektual edota industrialen lizentzia edo baimen inpliziturik ematen.